Kafetegietan egindako zozketak badu sariduna

Garazi Lopez de Etxezarreta zinegotzia eta Mari Asun Miner (berak jaso zuen saria senarraren izenean).

Kafetegietan euskararen erabilera indartzeko egindako kanpainaren baitan zozketa egin, eta 100 €ko saria jaso du Segundo Laskarai herritarrak. Maria Lezo kaleko Ogi Berri establezimenduan utzi zuen zozketako boletoa, eta han gastatuko du saritan jasotako dirua. Errenteriako Udala aurten ere merkataritzan eta ostalaritzan euskara sustatzeko ahalegin berezia egiten ari da Oarsoaldeko gainerako herriekin batera (Pasaia, Oiartzun eta Lezo). Urtero egin ohi den kanpaina horren baitan aurten kafetegien gremioa landu dute “Kafea eta tertulia beti natural” leloa harturik. Zozketako sariaz gain, hainbat kafe-katilu ere zozketatu dituzte.