Poltsa konpostagarriak banatzeko makina jarri da Agustinetako auzoan

Ingurumena | Jasangarritasuna | Kategoria gabe 2017-12-14 | 0

Bostgarren edukiontziaren (marroia) ezarpenarekin, Errenteriako udalak 2016an eta 2017an doako poltsa konpostagarriak banatzeko lau makina jarri zituen: Beraunen, Iztietan, Galtzarabordako Kiroldegian eta Kaputxinotan.

Udalerriko urrutiko auzoetan eta leku garaietan poltsa konpostagarriak banatzeko makinak jarteko asmoarekin jarraitzen du Udalak. Horregatik, aste honetan, Agustinetako auzoan bosgarren makina jarri da, Agustinetako gizarte-etxearean ondoan.

Makinak erabiltzeko hainbat aholku:

1.- Txartel elektronikoa makinaren irakurgailura hurbildu poltsak eskuratzeko. Txartela izango dute bosgarren edukiontziaren programan izena ematen duten  familiek.

2.- Makinek 40 poltsa konpostagarriko bilkari bat banatzen dute dohainik sarbideko eta familiako. Kalkulatzen da 40 erabilerakoak eta 10 asterako direla (4 erabilera/asteko).

3.- Makinaren pantailan agertzen den mezuak adieraziko  digu zein datatan hartu ahalko ditugun poltsak berriro, izan ere, 10 aste horiek baino lehenago ez digu poltsa konpostagarririk banatuko.

4.- Egungo  bost makinetan banatzeaz gain, poltsa konpostagarrien doako banaketa egiten jarraituko da Udaletxeko beheko solairuan dagoen bulegoan.

Ingurumeneko Sailak GOGORAZTEN DU garrantzitsua dela: (1) txartel elektronikoa erabiltzea hondakin organikoen poltsa eramaten den aldiro, nahiz eta  momentu horretan edukiontzia ondo itxita ez egon, bestela ezin baita kontrolatu benetan zenbat eta nola erabiltzen den; eta (2) biohondakinetako poltsa konpostagarriak soilik erabiltzea (Udalak doan banatzen ditu).

ez dago iruzkinik oraindik.

Utzi erantzuna