Errenteria Herri Bizia telefono mugikorretarako aplikazio berria aurkeztu du udalak

Eñaut Gracia zinegotzia APPa aurkezten.

Aplikazio berri honek udalaren informazioaz gain herriaren inguruko informazio garrantzitsuena ere hurbilduko dio herritarrari. Agenda, instalazio ezberdinen ordutegiak, zerbitzuetako telefonoak, farmaziak eta askoz gehiago eskuragarri dago, norberaren telefonoan.

Errenteria 2025 Plan estrategikoak bere egiten zuen lan ildoetako bat ongi konektatutako herri bat sortzea zen. Erronka honek, beste aspektu ezberdin batzuez gain, udalak herritarrekin erlazionatzeko dituen sistema telematiko eta komunikazio kanalak birpentsatzera behartzen zuen.

Zentzu honetan kontuan hartu behar da gailu mugikorrek paper garrantzitsua dutela pertsonen egunerokotasunean. Lehen deitzeko erabiltzen ziren gailu horiek, gaur, ordenagailuek bezainbeste ahalmen dituzten dispositibo bihurtu dira. Horrela, udalak dituen web orri ezberdinek dituzten bisita gehienak dispositibo horietatik egiten dira.

Horregatik da hain garrantzitsua mugikorretarako aplikazio bat garatzea, udalaren eta herriaren inguruko informazioa bizilagunei helarazteko. Behar horretatik jaio da Errenteria Herri Bizia aplikazioa, web orri bera osatzera datorren kanala herritarrekin modu zuzenean komunikatzeko.

Udalaren eta herriaren inguruko informazioa herritarraren poltsikoan

Eguberritan, herria, gazte zein helduentzat diren kirol eta kultura ekimenez betezen da. Horregatik Udalak momentu honetan ateratzen du APP hau, hatzaz behin ukituta eguberri hauetan izango diren ekitaldi eta ekimen guztietara sarrera izango du herritarrak modu errazean. Horretarako, Kultura, Kirolak, Gazteria eta Hezkuntzako agendak integratu egin dira, begirada bakar batekin ekimen guztien panoramika osoaren ikuspegia izateko.

Baina pantailaren goiko aldean, ekimen berezietarako gordeta dagoen espazioan, modu oso bisualean agertuko den informazioaz gain, badago hainbat informazio erabilgarri. Adibidez, albisteen atala, Udaleko ohar eta telefono zenbakien atala etab. Horrez gain, ikusgarri dago kirol zein kultura ekipamenduen inguruko informazioa, ordutegiak, egutegiak etab.

Baina eskuragarri dago ere Udalarena ez den hainbat informazio erabilgarri. Zentzu honetan, bertan aurkituko du herritarrak farmazien inguruko informazioa, gasolindegiei buruzkoa, autobus linea ezberdinen inguruko ordutegiak, egin daitezkeen ibilbide turistiko ezberdinak Errenterian…

Beraz, herritarra jardun administratibo eta politikoaren erdigunean kokatu behar denaren hausnarketatik abiatzen da garapen teknologiko hau. Aplikazio berri honekin, IOS zein Android sistema erabiltzen duten dispositibo mugikorretara hainbat informazio eramanez.

Modu errazean instala daiteke APPa ondoko loturan