Errenteria Musikal Orkestrak eta Iesu Abesbatzak kontzertua eskainiko dute igandean

Igandean, abenduak 17, Errenteria Musikal Orkestrak eta Iesu Abesbatzak kontzertu bat eskainiko dute 19:30ean Donostiako Iesu elizan. Kontzertuak hiru zati izango ditu, eta lehenengoan koroak bakarrik parte hartuko du, Josema Requenaren zuzendaritzapean. Bigarren zatian Sergio Zapirainek zuzenduko du Errenteria Musikal Orkestra Vivaldiren  Bibolinerako Kontzertuan. Obra honetan Jon Macuso izango da bakarlaria.
Kontzertuari amaiera emateko, koroak eta orkestrak, Tomas Aragüesen Suite de Navidad eskeiniko dute, Sergio Zapirainen zuzendaritzapean. Obra honen estreinekoa Orkestrak berak egin zuen Victoria Eugenia Antzokian 1997an.