‘Kantaurialdea, hartz arrearen eremua’ filma euskaraz ikusi ahalko da Errenteria

Aurtengo Goya sarietan dokumental hoberenaren izendapena lortu duen filma ikusteko aukera egongo da abenduaren 19an, arratsaldeko 19:00etan  Errenteriako Niessen aretoan.

Gipuzkoako Ingurumen departamenduak filma euskarara itzuli eta bikoiztu du, gure lurraldearekiko gertutasun handiago emanez.  Errenteriako Udalak Gipuzkoa Naturaldian parte hartzen du, izan ere, bioaniztasuna eta basabitzitzaren kontserbazioa udal lerro estrategikoan barne daude. Bestalde, herriak Natura 2000 sarean 1700ha ditu Aiako Harria Parke Naturalean, Lau Haizeta Parkeaz gain.

Kantauriar mendikatearen natura-aniztasuna balioan jartzea ekoizpen honen lehentasuna izan da eta partekatzen den helburua da, Gipuzkoa Naturaldiak gure naturaren kalitatezko hedapena bultzatu nahi baitu, etxetik gertu dugun horrena, baina hala ere ezezaguna dena gutariko askorentzat.

Filma Gaztela-Leon, Kantabria, Asturias eta Euskadin grabatu zen. Kalitate handiko ekoizpena da eta zinemako pantaila handietan proiektatzeko diseinatuta dago. Proiektuak lurralde basati bat ezagutrarazi nahi du, aparteko bioaniztasuna duena. Filmak lau urtaroak oinarri hartuta ematen du Kantauriko Mendikatearen itzulia, espezie desberdinek sortu dituzten istorioak kontatuz: hartz arrea, otsoa, basakatua, izokinak, basoilarra etab.

Informazio gehiago

Noiz: Abenduak 19, asteartea 19:00etan

Non: Niessen aretoan