KoopFabrikan, ekintzailetza sozial kooperatiboa sustatzeko programan, izena emateko epea zabalik dago abenduaren 23ra arte


KoopFabrika, ekintzailetza sozial kooperatiboa eta ekonomia soziala sustatzeko programaren bigarren edizioa hasiko da urtarrilaren 17an. KoopFabrika ekintzailetza sozialerako programa da, 2017an Oarsoaldean lehen adiz eskainia. Eskualdean hainbat sektoretako hamahiru proiekturen sorreran eta kontsolidazioan bidelaguntza eskaini ondoren, 2018ko izen-ematea irekita dago abenduaren 23ra arte. Gipuzkoa osoko proiektuek dute izena emateko aukera eta 2018an lau eskualdetan eskainiko dituzte lan espazioak: Debagoienan, Beterri-Buruntzan, lehen aldiz Bidasoa-Txingudin eta Oarsoaldean.
Ekintzailetzari eduki sozial, kooperatibo eta eraldatzailea eman nahi dio KoopFabrikak, tokian tokiko sareen garrantzia abiapuntu hartuta. Horretarako hiru profiletako jendeari zuzentzen zaio programa:
– Proiektu edo ideiaren bat lantzen edo martxan jarri nahian direnak.
– Orain arte elkarte forman jardunean aritu arren, profesionalizatu edo beste era batera antolatu nahi duten taldeak.
– Enpresen baitako barne-ekintzailetza proiektuei dimentsio sozialetik ekiteko asmoa dutenak.
Formakuntzan arlo teoriko komuna lantzeaz gain, ekintzailetza sozialerako tresnen erabileran trebatu, eta KoopFabrikatik irtendako proiektuei tutoretza eskainiko diete garapen eta saretzerako.
Programan parte hartzea doakoa da baina plaza mugatuak daude. Datozen asteetan parte-hartzaileekin elkarrizketa fasea irekiko dute. Horregatik dei egin diete proiektu bat elkarlanean garatu nahi duten pertsona, talde edo enpresei formazio eta saretzerako tresna izan nahi duen KoopFabrikan izen ematera Koopfabrika.eus webgunean.
Proiektua LANKI Ikertegia eta Olatukoop Interkooperazioa eta Ekonomia Sozial Eraldatzailea sustatzeko sarearen elkarlanetik sortu da. Oarsoaldean, Olatukoop sareko kooperatibek dinamizatuk dute lurralde nodoa. Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatutako egitasmoak Oarsoaldea Garapen Agentziaren babesa izango du, besteak beste
Twitter, Facebook eta Instagramen ere proiektuaren egunerokoaren berri izateko aukera izango dute interesatuek. Gaiaz luze eta sakonago aritzeko ondoko kontaktuak erabili:
Beñat Irasuegi – Tel. 943 013 297
komunikazioa@koopfabrika.eus
oarsoaldea@koopfabrika.eus
koopfabrika.eus/