Abenduaren 22an jarriko da martxan Neguko Oporrak programa, gazte eta haurrentzat

Errenteriako Udaleko Gazteria Azpisailak Neguko Oporrak programa antolatu du. Aurten programaketa berezi hau abenduaren 22an hasiko da. Doakoak diren ekintza hauek 0-17 urte bitarteko haur eta nerabeentzat izango dira.

Haurrentzat

Abenduaren 22an, 23an, 26an, 27an, 28an ,29an, 30ean eta urtarrilaren 2an, 3an eta 4an  izango dira (urtarrilaren 4an ludoteketako erabiltzaieleentzat soilik).

Txokoak egongo dira:

  • Txikien txokoa (0-5 urte bitarkoentzat): Familia giroan egoteko guraso eta haurrei zuzenduriko espazioa izango da. Haurrak helduek lagunduta egon beharko dute. Jose Luis Caso aretoan izango da 16:00etatik 18:45era.
  • Haurren txokoa (6-12 urte bitarkoentzat): Goizetan, Errenteriako ludoteketan egingo dituzte ekintzak eta bertako erabiltzaileei zuzendurik dago. Arratsaldean, berriz, haur guztiek parte hartu ahal izango dute. Goizetan, Udal Ludoteketan 11:00etatik 13:00etara. Arratsaldez, berriz, Jose Luis Caso aretoan 16:00etatik 19:00etara.
  • 4 urtetik aurrerakoentzat: Zinema izango dute bi goizetan. Zinema Niessenen 11:00etan (ateak 10:30ean irekiko dituzte). Gonbidapenak zinema saio aurreko ostiralean banatuko dira arratsaldez Merkatuzarren eta sarrera kantitatea mugatua da. 10 urtetik beherako haurrak, heldu batek lagunduta joan beharko dute. Heldu bakoitzeko gehienez 3 haur.
    • Abenduak 23, larunbata: Ballerina
    • Abenduak 30, larunbata: Zipi eta Zape

Nerabeentzat

12-17 urte bitarkoentzat: Gaztelekuetan programaketa berezia egingo da. Ekintzak doakoak dira.

  • Abenduak 22, ostirala, 17:30-20:30: Beraungo Gaztelekuan: Lehiaketak eta Tailerrak
  • Abenduak 23, larunbata, 17:30-20:30: Beraungo Gaztelekuan: Gynkana
  • Abenduak 26, asteartea, 17:00-20:00: Beraungo Gaztelekuan: Lehiaketak eta Tailerrak
  • Abenduak 27, asteazkena, 17:00-20:00: Beraungo Gaztelekuan: Lehiaketak eta Tailerrak
  • Abenduak 28, osteguna, 17:00-21:00: Aldakoenean (Beraun): Izuaren etxea
  • Abenduak 29, ostirala, 17:00-20:00: Gabierrotako Gaztelekua: Kotiloia