Aitor Albistur, Mikel Arrillaga eta Julene Iturbe bertsopaper lehiaketetan garaile

Abenduaren 20an banatu zituzten XXIX. Zapirain Anaiak, eta XIX. Ibon Zabala bertsopaper lehiaketen sariak. Hona hemen emaitzak:

XXIX. Zapirain Anaiak saria

  1. saria: Amaren bularra. Egilea: Aitor Albistur Pulido (Errenteria)
  2. saria: Oporretako sindromea. Egilea: Mikel Arrillaga Bereziartua (Ermua, Bizkaia)

XIX. Ibon Zabala saria

  1. saria: Nik ere sinisten dizut. Egilea: Julene Iturbe Epelde (Azkoitia)
  2. saria: Hutsik

Sariak banatu ondoren, bat-bateko bertso-saioa entzuteko aukera izan zuten Niessen aretora inguratutako ehun bat bertsozaleek. Aitor Albisturren gidaritzapean bertsolari hauek kantatu dute: Aitor Mendiluze, Maddalen Arzallus, Igor Elortza, Nerea Ibarzabal, Arkaitz Oiartzabal eta Haritz Casabal, saio gustagarria eskainiz.