Trafikoan zenbait aldaketa eragingo dituzte Eguberriek

Eguberrietan antolatzen diren zenbait ekintzek aldaketak eragiten dituzte trafikoan. Udaltzaingoak 2017ko Eguberrietarako ondoko aurreikuspena egin du trafikoari dagokionez:

Abendua

  • Abenduak 24: Erdigunea 11:00etatik 22:00etara itxiko dute.
  • Abenduak 31: Erdiguneko trafikoa 11:00etan moztuko da San Silbestre eguneko lasterketa egiteko. Proba 18:00etan amaituko da eta trafikoa 22:00 arte egongo da moztuta. Nafarroa hiribidea 15:00 eta 18:00 artean itxiko dute, eta Zumardian eta Gabierrotan garraio publikoaren geltokiak bertan behera geldituko dira.

Urtarrila

  • Urtarrilak 5: Errege Eguneko Kabalgata. Erdigunea 17:45etatik 22:00etara itxiko dute. Nafarroa hiribidean 18:00 eta 19:00 artean trafikoa etengo dute, eta Zumardian eta Gabierrotan garraio publikoaren geltokiak bertan behera geldituko dira.  Trafiko mozketaren luzapena Maria Lezok Andoni Kortarekin bat egiten duen tokian egingo da, eta trafikoa Urbasa kaletik desbideratuko dute Lope Isastirantz.

Azkenik, ondorengo egun eta orduetan baimenduta egongo da Iztieta pasealekuan aparkatzea:

  • Abenduak 24: 18:00etatik abenduaren 25eko 22:00 arte.
  • Abenduak 31: 18:00etatik urtarrilaren 01eko 22:00 arte.
  • Urtarrilak 6: 07:00etatik 22:00etara