‘Leku bat munduan’ literatura taldean parte hartzeko izena-ematea, zabalik

Eraldaketa feministaren eskolako programazioaren barruan, “Leku bat munduan” Literatur taldea martxan jarriko da urtarriletik aurrera. Intesatuek Bibliotekako harreran eman beharko dute izena.

Mundu osoko zortzi idazleren lanak aztertuko dituzte urtarrilaren 11n hasi eta ekainaren 21ean bukatuko den taldearen jardunean. Saioak hiru edo lau astean behin izango dira, eta lehenoan Jhumpa Lahiri-ren Tierra desacostumbrada aztertuko dute.