Trafiko aldaketak eragingo ditu Errege Magoen ostiraleko desfileak

Ostiarelan, hilaren 5ean, Errege Magoen desfilea izango da. Hori dela eta, udaltzainek hartutako neurriek zenbait aldaketa eragingo dituzte trafikoan.
Desfilea 18:00ak aldera hasiko da eta ordubete irautea espero dute antolatzaileek. Horren ondoren, Errege Magoak 21:00ak arte egongo dira Merkatuzar eraikinean.
Honako ibilbidea izango du desfileak: Arramendi pasealekua, Errioxa biribilgunea, Tulle, Maria Lezo, Xenpelar, Biteri, Alfonso XI.a, Nafarroa Etorbidea, Gamon Zumardia, Herriko Plaza, Foru Plaza (Merkatuzar).
Honenbestez, desfileak hainbat ondorio izango ditu:
Kaleak ibilgailurik gabe:

  • Tulle, Maria Lezo, Xenpelar, Biteri, Alfonso XI.a kaleetan ezingo da ibilgailurik egon. Hori dela eta, hilaren 5ean ezingo da aparkatu, 10:00etatik 20:00etara
  • “Asto Toki”ko aparkalekuan ezingo da aparkatu, 10:00etatik 22:00etara.

17:30ean trafikoa moztuko da ondoko guneetan:

  • Beraun kalearen eta Arramendi pasealekuaren arteko bidegurutzean
  • Aralar plazan

18:00etan trafikoa moztu eta GI-636 (saihesbidea) errepidean barrena desbideratuko da Galizia biribilgunean

  • 17:30etik 22:00etara erdialdean trafikoa moztuko da. Hori dela eta, urtarrilaren 5ean erdialdetik ez pasatzea eskatzen diegu gidariei eta auzoetara joateko beste bide batzuk hartzea gomendatzen diegu.

Garraio publikoa

  • Morrongilletako autobus geltokia lekuz aldatuko da eta Tulle kalean jarriko da libre geratzen denean, hau da, desfilea pasatu bezain laster.
  • 18:00etatik 19:00etara Zumardiko eta Gabierrotako geltokietatik ez da autobusik pasatuko, eta, horregatik, gomendatzen dugu Diputazio plazako geltokia erabiltzea.

Iztieta pasealekuan aparkatzeko baimena

  • Iztieta pasealekuan aparkatzea baimenduko da urtarrilaren 6an, 07:00etatik 22:00etara.