Errenteriako ondare naturala, artistikoa eta kulturala ezagutzeko bisita gidatuak

EPA-HHIko ikasleek egindako bisita gidatua.

Errenteriako Udalak bertako historia ondarea, liburutegia, eta natura nahiz paisaiak ezagutzeko ibilbide gidatuak eskaintzen dizkie herritarrei. Hori dela-eta, EPA-HHI-ko (Helduentzako Hezkuntza Iraunkorra) ikasleak horretaz baliatu eta hizkuntza trebatzeko nahiz herriaren ondarea ezagutzeko ordubeteko ibilbidea egin dute.
Izan ere, bisita horiek gai eta adin tarte desberdinei zuzendurikoak dira eta euren helburua da Erdi Aroko morfologia duen Hirigune historikoaren garrantzia ezagutzera ematea. Herria eskualdeko handiena izanda, ezaguna ez den Errenteriako itsas izaera eta izan duen, eta dagoeneko ahaztuta dagoen, industria garapen handia bezalako ezaugarrien eraginaz modu didaktikoan adierazten da historia berreskuratzeko asmoz.

Bisita gidatuak eskatzeko
Bisita gidatuak doakoak dira eta ikasle zein mota askotako elkarte eta entitateei eskaintzen zaizkie (kulturalak, hirugarren adinekoak eta abar). Izena emateko 943 449610 telefono zenbakira dei daiteke edo artxiboa@errenteria.eus helbidera mezu elektronikora bidali.
Herriko liburutegia nahiz eskaintzen dituen baliabideak ezagutzeko, aldiz, Bisitak egiteko 943449635 telefono zenbakira deitu edo liburutegi@errenteria.eus posta elektronikora mezua bidali daiteke.
Azkenik, eskaintza eta ibilbide mota desberdinak egin daitezke herriko ingurune eta Ondare naturala ezagutzeko. Horretarako, mezu bat bidali behar da turismo@errenteria.eus helbide elektronikora.
Honen guztiaren informazio osoa ere kontsulta ahal izango duzu ondorengo webgunean