Udal euskaltegiak ikastaro berriak jarriko ditu abian otsailean

Errenteriako udal euskaltegiak ikastaro berriak eskainiko ditu otsailetik aurrera. Astean 10, 15 eta 20 orduko ikastaroen artean hautatzeko aukera izango dute ikasleek, eta eskola egunak astelehenetik ostegunera bitartekoak izango dira. Izena emateko epea zabalik dago urtarrilaren 26ra arte.
Errenteriako Udalak badu diru-laguntza lerroa euskara ikasten dutenei laguntzeko eta, horren bitartez, ikasleek ordaindutako matrikularen %80 artekoa berreskuratu ahal izango dute. Horrez gain, ikastaroak doan izango dira Errenterian erroldatutako langabetuentzat.
Ikastaroak otsailaren 13an hasi eta ekainaren 22an amaituko dira. Izena emateko epea atzo ireki zen eta urtarrilaren 26ra arte egongo da zabalik.
Informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero, jarri harremanetan Udal Euskaltegiarekin, 943 44 96 80 telefonoan nahiz euskaltegi@errenteria.eus helbide elektronikoan.