‘Haurrak, nerabeak eta teknologia berriak’ monografikoa hezitzaileentzat

Gazteria | Hezkuntza 2018-01-15 | 0

Errenteriako Udaleko Gazteria azpisailak antolatu duen Hezitzaile Eskola programaren hirugarren saioa izango da hilaren 27an goizeko 10:00 – 13:00 bitarte Merkatuzarreko balioanitz gelan. Haurrak, nerabeak eta teknologia berriak lelopean monografikoa izango da Rafa Buitronen eskutik.  Aisialdian haur eta nerabeekin lanean diharduten hezitzaileek izena eman dezakete urtarrilaren 19ra arte.

Izena emateko ondoko bideak erabil ditzakete interesatuek: hezkuntza@errenteria.eus helbidera idatziz, edo 943449606 / 637589956 telefonoetara deituz. Informazio gehiago nahi izanez gero gazteria.errenteria.eus weba kontsulta dezakete.
Saioa euskaraz eta doakoa izango da.

No comments yet.

Utzi erantzuna