“Talla, ikasleak erakusten” erakusketa Xenpelar Etxean

Xenpelar tailerretako zur-lanketa ikasleek prestatutako erakusketa hartuko du Xenpelar Etxeak. Bertan, egurra oinarri duten euren azken lanak izango dira ikusgai.

Erakusketa bihar, hilak 16, zabalduko dute eta urtarrilaren 27a arte izango bertaratzeko aukera ondorengo ordutegian: astelehenetik larunbatera, 17:00etatik 20:00etara.

Gainera, bihar, lanen egileak, Lander Urkia tailerreko irakaslearekin izango dira 19:00etan egingo den inaugurazioan.