Galtzarabordako igerilekua itxiko dute larunbat arratsaldean igeriketa lehiaketa dela-eta

Larunbatean, urtarrilaren 20an, igeriketa lehiaketa egingo dute, eta hori dela-eta Galtzarabordako udal kiroldegiko igerilekua itxita egongo da arratsaldeko 14:30etik aurrera.
Gainontzeko instalazioa irekita egongo da ohiko ordutegian.
Udal kirol instalazioetako bazkideek eta gainontzeko erabiltzaileek Fanderiako udal igerilekua erabili ahal izango dute.