Ostegunean izango da Azeri dantzaren bigarren entsegu irekia

Herritarrek Azeri dantza ikas dezaten, entsegu irekiak antolatu ditu Ereintza Dantza Taldeak. Bigarren saioa ostegunean izango da, hilak 18, 20:00etan, Merkatuzarren.

Urteak dira Ereintza Dantza Taldeak ematen diela hasiera Errenteriako inauteriei. Azeri dantzarekin herriko kaleak girotzen dituzte urtero eta Herriko Plazako emanaldiaren Inauteriei hasiera ematen zaio ostegun gizenez.

Dantza “zirikatzailea eta dibertigarria” da azeri dantza, Inauterietako Jai Batzorderen eta Ereintza Dantza Taldearen esanetan. Festa “herrikoiagoa” egin nahi dute, eta dantza taldeko kideez gain, herritarren parte hartzea bultzatu nahi dute.  Azpimarratu dute “dantzez baino, jolasez osatua” dagoela azeri dantza, eta “edonork dantzatzeko modukoa” dela, ez baitu inongo konplikaziorik

Hau horrela, ostegunekoaz gain, beste 2 entsegun egun ere proposatu dituzte: urtarrilaren 25a eta otsailaren 1a. Biak ala biak ordu eta toki berean.

Herritar guztiei luzatu diete parte hartzeko gonbita, “inauteriek herrian azken  aldian hartu duten goranzko joerarekin” jarraitzeko. Parte hartzeko interesa izanez gero, mezua bidali behar da kultura@errenteria.eus edo ereintzadantzataldea@gmail.com helbidera.