Ur mozketa egingo dute Morrongilleta kalean astelehenean

Urtarrilaren 22an, astelehenean, ur mozketa egingo dute Morrongilleta kalean goizeko 09:00ak eta 12:00ak bitartean. Morrongilleta kaleko 2, 4 eta 6 zenbakiei eragingo dire ur-mozketak. Ur-hartuneak desbideratzeko lanak egiteko etengo dute ur emaria, udalak jakinarazi duenez.

Hasiera batean, gaur, urtarrilaren 19an, egitekoa zuten ur mozketa hori, baina bertan behera utzi dute astelehenera arte.