Trafiko mozketa, Askatasunaren martirien kalean Adifen eraikin bat erortzeko arriskua dela-eta.

Olibet-Ugarritze 2018-01-19 | 0

Errenteriako udaltzainek Askatasunaren Martirien kalea moztu dute inguruko eraikin bat erortzeko arriskua dela-eta. Mozketak eta eragindako trafiko aldaketek, gutxienez, datorren astelehena arte iraungo dute.

Eteteak irauten duen bitartean, Olibet auzorako sarrera eta irteerak Papresa ondoko zubitik egingo dira. Horretarako eta trafikoa bideratzeko oinezkoen gunean dauden Zubiaurre eta Zamalbide kaleak prestatu dituzte irteerako norabidean. Sarrera berriz Askatasunaren Martirien kaletik egin beharko da.

Errenteriako udaltzainek trafikoa eten dute Adifen orubean dagoen eraikin zahar baten puska batzuk erori direnean.

Aipatu eraikina eraistea aurreikusia zegoen, eta Adifeko teknikariek erabakiko dute eraistea aurreratzea edo bitarterako euste lanak egitea.

Erabaki hori, ordea, datorren astearen hasiera arte ezin izango dute hartu, eta hori da astelehena arte kale tarte horretan trafikoa eteteko arrazoia.

No comments yet.

Utzi erantzuna