Musika ekoizpen ikastaroa antolatu du Errenteria Musikalek

Errenteria Musikalek musika ekoizpen ikastaroa antolatu du otsailetik aurrera, eta ikastaroan matrikula egiteko epea zabaldu du. Bereziki, 14-19 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago. Ikastaro honek lau hilabeteko iraupena izango du (90 min astero) eta bertan rap abesti baten oinarria ekoizten, DJ saio bat prestatzen, maketa bat grabatzen, edo soinu banda bat sortzen ikas daiteke aurretik musika ezagupenik eduki gabe.
Nahiz eta edonorentzako modukoa izan, 14 eta 29 urte arteko gazteei zuzenduta dago, bereziki. Izen-ematea, gaurtik, urtarrilaren 22tik otsailaren 2ra izango da bai Errenteria Musikaleko ikasleentzat, baita interesatuta dagoen beste edonorentzat. Lau hilabeteko ikastaroaren prezioa 90 eurokoa da.  Informazio gehiago: Errenteria Musikaleko bulegoetan (943 449633) edo musikal.errenteria.eus helbidean.