Garazi Lopez de Etxezarreta zinegotziari elkarrizketa Mariasun Landa Sariei buruz

Berdintasuna 2018-01-24 | 0

Mariasun Landa Sarien inguruan elkarrizketa egin diote Garazi Lopez de Etxezarreta Berdintasun zinegotziari Onda Vasca irratian. Errenteriako Berdintasunerako Azpisailak, Berdintasunerako Kontseiluaren babesarekin, zortzigarren urtez antolatu ditu Mariasun Landa Sariak. 2018ko edizioan, herrian Gerra Zibila eta oroimen historikoa berreskuratzeko martxan jarri den ikerketarekin bat eginez, 1936-1945 garaia bizi izan zuten emakumeen bizi esperientzietara mugatuko da Mariasun Landa Sarietara aurkezten diren idazlanen gaia. Urtarrilaren 31n bukatuko da lanak aurkezteko epea.

Jarraian entzun daiteke elkarrizketa:

Ekimen hau Errenteriako Berdintasun Planaren baitan kokatuta dago eta bere helburua da gizarteko arlo desberdinetan (kultura, hezkuntza, kirola, enplegua, etab.) emakumeek Errenteriari egindako ekarpenaren berri emango duten idazlanak sustatu, aitortu eta saritzea. Sari horien bidez, emakumeek egindako ekarpena ikustarazi nahi dira, eta horrela, herri-kronika osatu.

2018ko edizioan, herrian Gerra Zibila eta oroimen historikoa berreskuratzeko martxan jarri den ikerketarekin bat egin nahi izan du, eta beraz, 1936-1945 garaia bizi izan zuten emakumeen bizi esperientzietara mugatuko da. Lehiaketaren oinarriak ikusteko egin klik hemen.

Lehiaketa honen bidez bi sari emango dituzte:

  • Emakumezkoen begirada, lanik onena: 450€ (emakume batek edo emakumez osatutako talde batek aurkeztutako lanen artean lanik onena sarituko da).
  • Emakumezkoei begirada, lanik onena: 450 € (gainerako lan guztien artean lanik onena sarituko da).

Bi idazlan irabazleak, gainera, 2018ko Oarso aldizkarian argitaratuko dira eta gure inguruko hedabide orokorretan argitaratu ditzaten ahalegina egingo du udalak. Bi idazlan irabazleen artean gutxienez bat euskaraz aurkeztutako lana izango da.

Lanak Errenteriako udaletxera (Erregistrora) helarazi beharko dira 2018ko urtarrilaren 31 bitartean.

Errenteriako Berdintasunerako Kontseiluak zortzigarren urtez antolatzen diren Mariasun Landa Sarietara gonbidatu ditu herritar guztiak, emakumezkoei deialdi berezia eginez.

No comments yet.

Utzi erantzuna