Euskararen 20 urteotako bilakaera bideo batean jaso dute

Euskara 2018-01-25 | 0

Errenteriako euskararen udal ordenantzak 20 urte bete ditu. Errenterriaren ahalegin eta engaiamenduari esker, eta arau honek sustatutako neurriei esker, euskararen egoera hobetu da bere adierazle gehienetan. Udalak bideo batean jaso du egindako ibilbidea.

2017an egin ditu euskararen udal ordenantzak 20 urte. Urteotako datuak kontutan hartuz gero, esate baterako, euskal hiztunen kopuruak gora egin du,  %50 inguru izatetik %65 izatera pasaz, eta gaur egun 20 urtez azpiko gazteen ia %100 da euskalduna. Oraindik ere egiteko asko geratzen den arren, egindako bidea kontutan hartzea garrantzitsua da.

Udalak, Hizkuntza Politikarako departamenduaren bitartez, bideo batean bildu du 20 urteotako bilakaera:

No comments yet.

Utzi erantzuna