Carmen Becerrak gitarra kontzertua eskainiko du Maria Magdalenaren basilikan, igandean

Carmen Becerrak gitarra kontzertua eskainiko du igandean, hilaren 28an, Maria Magdalenaren basilikan, 12:00etan. Maria Magdalenaren Lagunak Kultur Elkarteak antolatu du kontzertua, eta hasiera batean 27an egitekoa bazen ere, larunbatetik igandera aldatu dute eguna.

Carmen Becerra gitarra jolea Katalunian jaiotakoa da, baina zortzi urte daramatza Errenterian bizitzen.

Urtarrilaren 28ko kontzertuko programa ikus daiteke hemen.