Kaldereroetan parte hartzeko entseguak astearte, asteazken eta ostegunean izango dira

Urtero bezala Alabergako Auzo Elkarteak Kaldereroen konpartsa antolatuko du inauterien atariko. Otsailaren 3an arratsaldeko 19:30ean egingo diete ongi etorria Kaldereroei. Hori dela-eta, bertan parte hartu nahi duten guztiei jakinarazi diete urtarrilaren 30ean eta 31n, eta otsailaren 1ean izango direla entseguak 19:15ean auzo elkarteko lokaletan. Antolatzaileek adierazi dutenez, haien helburua herri eta auzo giroa sustatzea da, horregatik parte hartzera animatu dituzte herritarrak.