Urtarrilaren 31ra arte luzatu dute udal euskaltegiko ikastaroetan izena emateko epea

Errenteriako udal euskaltegiak ikastaro berriak eskainiko ditu otsailetik aurrera, eta haietan izena emateko epea urtarrilaren 31ra arte luzatu du. Ikastaroak astean 10, 15 eta 20 ordukoak izango dira, astelehenetik ostegunera bitartekoak.
Errenteriako Udalak badu diru-laguntza lerroa euskara ikasten dutenei laguntzeko eta, horren bitartez, ikasleek ordaindutako matrikularen %80 arteko berreskuratu ahal izango dute.
Horrez gain, ikastaroak doan izango dira Errenterian erroldatutako langabetuentzat.
Ikastaroak otsailaren 13an hasi eta ekainaren 22an amaituko dira. Izena emateko epea urtarrilaren 31ra arte luzatu dute.
Informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero, jarri harremanetan Udal Euskaltegiarekin, 943 44 96 80 telefonoan nahiz euskaltegi@errenteria.eus helbide elektronikoan.