Fanderiako igerilekua itxiko dute larunbatean Errenteriako VI. Indoor Triatloia dela-eta

Otsailaren 3an (larunbatean) Serviocio-BeOne Errenteriak antolatuta, Errenteriako Indoor Triatloiaren edizio berri bat burutuko da Fanderiako udal igerilekuetako instalazioetan, Errenteriako Udaleko Kiroletako Azpisailaren lankidetzan. Izena emateko epea oraindik zabalik dago.
Proba 15:30etik aurrera egingo dute eta ondorengo jarduerek osatuko dute: igeriketa: 500 metro igerilekuan, ziklismoa: 8 kilometro bizikleta estatikoan eta 3,25 kilometroko lasterketa, Fanderiako bidegorrian barrena doan zirkuitu batean. Parte-hartzaile bakoitzaren denbora guztia kalkulatzeko garaian hiru proben artean egindako transizio-denborak ere kontuan hartuko dira.
Triatloiak modalitate hauek izango ditu: gizonezkoak, emakumezkoak, ekipoak (gizonezkoenak, emakumezkoenak eta mistoak) eta familiak. Taldeen kasuan, ekipoak hiru kirolarik osatuko dituzte eta proba hiru parte-hartzaileen artean banatuko da, ekipoko kide bakoitza diziplina bakar batean arituko baita.
Proba hau, parte hartu nahi duten guztiei dago irekita. Parte-hartzeko ordaindu beharreko kuota 6 eurokoa da eta ekipo modalitatean parte hartzen dutenek, berriz, 12 euro ordaindu beharko dituzte (4 euro pertsona bakoitzeko). Izena-emateko epea irekita dago Fanderiako udal igerilekuetako harreran (943 344423) eta Galtzarabordako udal kiroldegiko harreran (943 449690).

Igerilekua itxita 14:30etik aurrera

Hain zuzen, Errenteriako VI. Indoor Triatloia dela eta, datorren larunbatean, otsailaren 3an, Fanderiako igerilekua eta aipatu instalazioko hidroterapia gunea itxita egongo dira jendearentzat eguerdiko 14:30etatik aurrera. Gainontzeko instalazioa irekita egongo da ohiko ordutegian. Udal kirol instalazioetako harpidedunek, eta orokorrean nahi duenak, Galtzarabordako udal kiroldegiko instalazioak erabil ditzake.