Hiri mantenuko zenbait lan egin dituzte urtarrilean

Hiri mantenuko zenbait lan egin dituzte urtarrilean zehar herriko hainbat tokitan, udalak jakinarazi duenez. Besteak beste, hauek dira egindako lanetako batzuk:

– Beraungo anbulategiaren atzean arrapala egin dute Beraun kalearen eta
Esnabide kalearen arteko irisgarritasuna bermatzeko.

– Kaputxinos auzoan baranda bat konpondu dute bizilagunek eginiko eskaerari erantzunez.

– Auzoetan, zaborra gaika biltzeko zakarrontziak jartzen ari dira. Auzo guztietan jarriko dituzte birziklatzeko horrelako zakarrontziak, epe motzean.

– Iztieta auzoaren parean, Nafarroa etorbideko eserlekuak berritu dituzte.

Mantenu Lanak 2018-01

Flickr Album Gallery Powered By: Weblizar