Elkarbizitzarako Aniztasunaren Aldeko Herri-aliantzaren manifestua frantsesezko bertsioan dago

Kultur aniztasuna | Solidarioa 2018-02-02 | 0

Errenteriako Udalak bultzatuta, aniztasunean oinarritutako elkarbizitzarako herri-aliantza lantzen ari dira herrian. Bernardo Atxagak horretarako espreski sorturiko manifestuaren frantsesezko bertsioa, jada, webgunean eskuragarri dago.
Prozesua aurreko azaroaren 8an abiatu zen. Hain zuzen ere, herri mailako alor, eragile nahiz agente desberdinekin elkarbizitzarako adostasun bat eraikitzeko proposamena luzatu zuen Udalak.
Elkarbizitzarako Aniztasunaren Aldeko Herri-aliantzaren lehenengo faseak orain arte iraun du, eta fase horretan erronkak adierazi dira alorrez alor (kirola, hezkuntza eta gaztedia, euskara eta kultura, aniztasuna, oinarrizko eskubideak eta berdintasuna) hausnarketa saio desberdinak burutu ostean. Erronka horiek guztiak itzulketa saio batean aurkeztu zituzten abenduan. Hizkuntza desberdinetan kontsulta daitezke horiek guztiak, prozesuak berak duen euskarri digitalean.
Orain, Udala, erronka horiek guztiak, denera 51, antolatzen eta lehentasunak markatzen ari da, hurrengo txanpan, epe motzean, eragileekin abiatzeko. Hau da, erronka horiek hausnartu zituzten pertsonekin oinarrizko erronka horietako batzuk hautatzea eta horiek martxan jartzea izango da datorren txanpa. Bitartean, oraingoz, gaztelaniaz, euskaraz eta frantsesez dagoen Bernardo Atxaga idazlearen testurako atxikipenen aldiak zabalik jarraitzen du esteka honetan bertan: http://herribizia.errenteria.eus/aliantza-elkarbizitza/
Hori dela-eta norbanako edota eragile desberdinak testuaren edukiarekin bat egitera animati nahi ditu udalak.

No comments yet.

Utzi erantzuna