‘Yogaren bidez emozioak lantzen’ monografikoa antolatu dute hezitzaileentzat

Errenteriako Udaleko Gazteria azpisailak antolatu duen Hezitzaile Eskola programaren laugarren saioa izango da hilaren 17an goizeko 10:00 – 13:00 bitarte Merkatuzarreko balioanitz gelan. Oraingo honetan, Yogaren bidez emozioak lantzen lelopean monografikoa eskainiko dute Eider Hidalgoren eskutik. Saioa euskaraz eta doakoa izango da.

Aisialdian haur eta nerabeekin lanean diharduten hezitzaileek izena eman dezakete otsailaren 9ra arte hezkuntza@errenteria.eus helbidera idatziz edo 943449606 telefonora deituz. Informazio gehiago nahi izanez gero gazteria.errenteria.eus weba kontsulta dezakete.