Ludotekek ere ofizioen inauteria ospatuko dute

Aurten Errenteriako udal ludotekek inauteriak ospatuko dituzte hainbat ekintza sortuz ofizioen gaiaren inguruan, izan ere, herrirako aukeratutako gaia ofizioetan oinarritutako inauteria izan da. Astelehenean, hilaren 12an, egingo dituzte ekintzak.

6-12 urte bitarteko haurrei bideratutako ekintzak dira. Parte hartu nahi duten haurrek, Beraun edo Markolako ludoteketara gerturatu beharko dute otsailaren 12an, 17:00-19:00 bitarte. Ekintza doakoa izango da.

  • Beraungo Ludoteka: San Marko, 7-9 (Pablo Sorozabal plaza)
  • Markolako Ludoteka: Erramun Astibia, 8

Informazio gehiago: gazteria.errenteria.eus