Trafikoan aldaketak izango dira inauteriak direla-eta

2018ko inauteriak direla-eta, Udaltzaingoak trafikoaren inguruko neurri batzuk ezarri ditu otsailaren 10 eta 11rako.

2017ko inauterietako desfilea Tulle kalean.

Desfileen ordutegiak:

  • Otsailak 10, larunbata:
    • Hasiera: 18:30
    • Amaiera: 20:30
  • Otsailak 11, igandea
    • Hasiera: 12:00
    • Amaiera: 15:00

Desfileen bilibidea:
Pontika – Arramendi pasealekua – Errioxa biribilgunea – Tulle – Maria Lezo – Xenpelar – Biteri – Alfonso XI – Nafarroa hiribidea – Galizia biribilgunea – Nafarroa hiribidea – Zumardia – Santa Klara (Matxain) biribilgunea.

Zirkulazioaren gaineko neurriak

Erdigunea oinezkoen esparru bezala geratuko denez, ibilgailu-motordunen trafikoari itxiko zaio, otsailaren 10eko (larunbata) 13:30etatik otsailaren 11ko (igandea) 16:00ak arte. Mozketak ondorengo kaleei eragingo die: Maria Lezo, Xenpelar, Foru plaza, Alfontso XI eta Biteri. Hori dela-eta herritarrei eskatzen zaie ibilgailuak kale horietatik kentzeko larunbatean 12:00ak baino lehen.
Oinezkoentzat geratuko diren kale horietaz gain, Tulle kaleak eta Nafarroa hiribideak -Galizia eta Gabierrota biribilguneen artean- desfilea dela-eta, ibilgailurik gabe egon beharko dute otsailaren 10eko, 12:00etatik 21:00etara eta otsailaren 11ko, 9:30etik 15:00etara.
Larunbatean eta igandean desfileak hasi baino 30 minutu lehenago trafikoa moztuko da ondorengo eremuetan:

  • Beraun kalearen bidegurutzea Arramendi pasealekuarekin
  • Aiako Harria
  • Aralar plaza
  • Galizia biribilgunea (N-1 errepidera desbideraketa)
  • Lartzabal (trafikoa saihesbidetik)

Erdigunera mugituko diren gidariei gomendatzen zaie desfileek irauten duten bitartean, zehazki larunbatean 18:00etatik 20:30etara, eta igandean 11:30etatik 15:00ak arte, uko egin diezaiotela erdigunetik gidatzeari eta ordezko bideak erabili ditzatela, adibidez N-1 (sahiesbidea) auzoetara sartzeko erabiliz.

Jaien eremuaren barruko garajeak erabiltzen dituztenek, Koldo Mitxelena enparantza, Pablo Iglesias, Biteri 38 eta Morrongilleta 4, horrelakoetan erabili ohi diren sarbideak erabiliko dituzte.

Nafarroa etorbidearen 27 eta 19ko aparkalekuan aparkatzen dutenek kontuan hartu beharko dute desfilea gauzatzen den bitartean ezin izango direla bertara sartu ala bertatik atera.

Egokitutako aparkalekua

Arramendi parkeko zabalgunea (Lousada kalea) aparkaleku gisa egokituko da, eta sarrera/irteera Lousada kaletik egingo da. Baimendutako ordutegia, otsailaren 10eko 10:00etatik (larunbata) otsailaren 11ko 18:00etara (igandea).

Garraio publikoa

Mozketak irauten duten bitartean, Morrongilletako autobus linearen geltokia, baita Xenpelarrekoa ere, Tulle kalera eramango dituzte. Zumardian, Gabierrotan eta Lartzabalen dauden geltokiak Diputazio plazara aldatuko dituzte.