Probintzien errege abelbideko 1. etapa egingo du Urdaburuk larunbatean

Abau-Errenteria zeharkaldia bukatu ondoren, Errenteriako Urdaburu Mendizale Elkarteak erronka berri baten 1. etapa antolatu du otsailaren 17rako. Oraingoan bi proiektu desberdin tartekatuko dituzte, alde batetik Probintzien errege abelbidea, Noaindik Azpeitira 7 etapetan, eta bestetik, Burgoseko Merindades eskualdean egingo dutena, 11 etapetan, GR 85 edo Zentzumenen bidean. Hilabete honetako etapa Noaindik Oteitza herrira izango da eta bidean Eskirotz eta Barañain herrietatik pasako da. Zeharkaldia denera 5,30 ordukoa izango da.
Irteera 07:30ean izango da Zumardiko autobus geltokitik. Izena eman nahi dutenek Urdaburu elkartera jo dezakete astearte eta ostegunetan 19:30etik 21:30era, edo 943527879 telefonora hots egin, egun eta ordu beretan.