Euskarazko zinemagintzari buruz ariko dira Mintzagun tailerretan

Euskal zinemagintza hizpide izango dute Mintzagun tailerretan otsailean. Otsailaren 21ean Xenpelar AEK euskaltegiko ikasleek eta otsailaren 28an Errenteriako Udal Euskaltegikoek parte hartuko dute tailerrean. Andante piu forte film-laburra eta euskal zinemagintza izenburua du tailerrak eta Amaia San Sebastian zuzendariak  eskainiko ditu otsailean Oarsoaldeko euskaltegietan.

Oarsoaldeko Euskara Batzordeak, eskualdeko euskaltegiekin elkarlanean antolatzen duen Mintzagun tailerren egitarauaren barnean daude saio hauek eta ikasturtero sei gai jorratzen dira. Gai bakoitzarekin tailer bana egiten da eskualdeko sei euskaltegietan. Ordu eta erdiko iraupena izan ohi dute saioek eta horien helburua gai erakargarri, berri eta gaurkotasunekoak euskaraz eskaintzea da. Jose Angel Sanchez, Oarsoaldea Garapen Agentziako lehendakariak adierazi duenez, tailer hauen bidez, ikasle horien bizipenetan gai hori beti euskaraz ageriko da, lehen kolpean behintzat. Edozein gai euskaraz jorra daitekeela eta ikasleak ulertzeko gai direla ohartaraztea ere helburu nagusien artean daude besteak beste. Oraingoan,  Andante più forte izeneko film-laburra aitzakia gisa hartuta egingo dituzte euskarazko zinemagintzari buruzko tailerrak.
Honatx 2018ko otsaileko egutegia:

  • Otsailak 19
    • Intxixu AEK (Oiartzun) 14:30 – 16:15
    • Txirrita AEK (Pasai Antxo) 19:00 – 21:00
  • Otsailak 21
    • Xenpelar AEK (Errenteria) 09:30 – 11:00
    • Oroitzene AEK (Lezo) 18:15 – 20:00
  • Otsailak 28
    • EUE (Errenteriako Udal Euskaltegia (Errenteria) 09:30 – 11:30
  • Martxoak 1
    • PUE (Pasaiako Udal Euskaltegia) 15:45 – 17:15