Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga ordaintzeko epea gaurtik apirilaren 6ra

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko 2018ko zerga ordaintzeko borondatezko epea gaur, astelehena, otsailak 19, hasten da eta apirilaren 6an bukatuko da, biak barne. Helbideratutako erreziboak, beti bezela, epearen azken egunean kobratuko dituzte.

Lurralde Historikoko Zergabilketa Erregelamenduaren arabera, adierazitako epe hori bukatu ondoren premiamendu bidezko derrigorrezko jardunbideari ekingo zaio besterik gabe eta ordaindu ez diren kuotak dagokien gainordainarekin kobratuko dira.

Zergadunek, beren ordainketak entitate Laguntzaileetan egin ditzakete, goian aipatutako epea amaitu bitartean.