Dagoeneko abian dira Oarso 2018 aldizkaria prestatzeko lanak

Oarso aldizkariaren aurtengo edizioa prestatzen hasiak dira. Bigarren garaiko 53. aldizkaria izango da eta uztaileko lehenengo egunetan, Madalenen atarian, aterako da argitara. Aldizkari honek tradizionalki, oroitzapenak, ospakizunak, urteurrenak, pertsonaia ospetsuak, kirolak, kultura, literatura arloko idatziak jasotzeaz gain, urtean zehar herrian izan diren gertakariak edota herriari buruzkoak ere jasotzen ditu.

Oarso irekia dago idatziak aurkeztuta kolaboratzeko prest dauden pertsona guztientzat. Horretarako, www.errenteria.eus web orrian dagoen fitxategian gomendioak jarraitu baino ez dute egin behar.

Jatorrizko agiriak aurkezteko epea maiatzaren 2an amaituko da eta euskaraz zein gaztelaniaz aurkez daitezke.

Euskaraz idatzitako artikuluen portzentajeak bilakaera ona izan badu ere, gai honen garrantzia azpimarratu dute antolatzaileek eta artikuluak euskaraz idaztera animatu dituzte herritarrak. Era berean, dei berezia egin diete emakumeei parte har dezaten; izan ere, egun kolektibo hori minoritarioa da pertsona kolaboratzaileen artean.

Kolaborazio lanak udal artxibora ekar daitezke edota oarso@errenteria.eus helbide elektronikora bidali.

Argibide gehiago behar izanez gero:

Telefonoak: 943 44 96 10 / 943 44 96 26 (astelehentik ostiralera, 07:00etatik 14:00etara).
Email: oarso@errenteria.eus