Eskolako Agenda 21eko ikasleak kalera irtengo dira kaleko zarata neurtzera

Eskolako Agenda 21 programaren barruan, herritarren ohiturak eta iritziak ezagutzeko ekintza bat egiten da urtero, inkesten bitartez. Oraingo honetan, herriko zarata-maila neurtuko dute. Helburu horrekin, otsailaren 27an, ekimen honetan parte hartzen duten ikastetxeetako ikasleak kalera irtengo dira eta oraingo honetan, zarata izango dute irizpide. Guztien artean herria zatitu dute eta talde ezberdinek, beraien ikastetxea kokatzen den auzo inguruan arituko dira ikertzen:  Soinua noiz hasten da zarata izaten? Zein iritzi dugu hiriko zarataren inguruan? Zaratak molestatzen al gaitu? Trafikoak eraginik ba al du herriko zaratan? Zeintzuk dira herriko puntu zaratatsuenak? Egiten al dugu zerbait herriko zarata murrizteko?

Guztien artean lortutako emaitzak elkartu eta herriko zarata-mapa egingo dute. Kalean topatzen badituzue, lagundu iezaiezue zuen iritziak partekatuz!