Lekuona sorkuntza fabrika berriko proiektuaren lanak abian dira berriz

Ion Collar zinegotzia eta Julen Mendoza alkatea lanen hasieraren berri emateko agerraldian.

Errenteriako Udalak adierazi du Lekuona sorkuntza fabrikako lanak berriz hastera doazela, azken faseari ekinez. Modu honetan, lanak datorren urteko martxorako amaituak egotea aurreikusten da. Eraikinaren proiektu berriak dituen ardatz nagusiak malgutasuna eta une bakoitzeko beharretara egokitzea dela gogorarazi dute.

Aste honetan sinatu da proiektuaren esleipena, eta 11 hilabeteko epea izango dute lanak bukatzeko. Bitarte horretan, ordea, izango da zereginik, Julen Mendoza Errenteriako alkateak eta Ion Collar Kultura zinegotziek gaur agerraldian adierazi dutenez. “Ideiak garatu, edukiz jantzi eta kudeaketaz hitz egiteko baliatuko dugu denbora hau”, azaldu du alkateak. Udala egiten ari den “esfortzua handia” dela adierazi du, “baina zorionez egin egingo dugu, aurrera aterako dugu” erantsi du.  Aurreko fasean egindako lanek eta orain egingo direnek, guztira 7.700.000 euroko inbertsioa suposatzen dute. Horietatik, 2,4 milioi dira Gipuzkoako Foru Aldundiak jarritakoak.

Gogoratu behar da oinarrizko proiektuaren inguruan Foru Aldundiarekin sortutako desadostasunen ondorioz, eta 2016ko abenduan norabide berria eman zion Protokoloa izenpetu ostean bi instituzioen aldetik, Errenteriako Udalak azkartasunez jardun duela Lekuonako proiektua errealitate bihurtzeko.

Proiektu berri hau talde multidiziplinar batek diseinatu du. Hau da, udal teknikari, arkitekto eta kultura munduko profesionalek osatutako talde batek. Horrez gain, kultura arloko eragile eta norbanako ezberdinekin kontrastatu da eta ardatz nagusi gisa tendentzia berriei lotutako sorkuntza eta kreatibitatea izango ditu.

4.228 metro karratu, espazio malgu eta beharren arabera moldatzen direnekin osatuta

Lekuona Fabrikak 4.228 m2 izango ditu hurrengo moduan banatuak:

1.- Elkar trukerako, erakusketetarako eta sozializaziorako espazioa: beheko solairuan egongo da. Fabrikak sarreran aurkezpen, informazio eta jasoketa, eta mediatekako espazio handi bat izango du. Espazio horren barruan egongo da taberna-kafetegia, zeinek Gernika Plaza eta haurren parkeko gunea eta harmailak egongo diren lekua interkonektatuko dituen. Gune honek erakusketa eta hitzaldiak ere jasoko ditu.

Honen ondoan, eta beheko solairuan, areto handi zentrala egongo da. Auditorio funtzioa izango du eta 691 pertsona eserita egoteko espazioa izango du, 2.196 pertsona sartzen direlarik zutik. Gune honen ezaugarri nagusia bere malgutasuna da, berezi egingo duena, hain zuzen ere. Eserleku retraktil eta mugikorrak izateko pentsatua dago, altxatzeko aukera ematen duen eszenatokiak konfigurazio ezberdinetako erakusketak ahalbidetuko ditu. Era berean gune handi hau 3 gune txikiagotan zatitzeko aukera izango da, erakusketa txiki, hitzaldi eta bestelakoak egiteko. Ekialderago dagoen gunea beirazko itxitura batekin egongo da lotua sarrerarekin. Modu honetan espazio handi bat sortuko da sarreran, bertan egon, esperimentatu edo esperientziak konpartitzeko.

2.- Esperimentazio eta jolaserako gunea: lehen solairuan egongo da . Hiru gune nagusi izango ditu: lehena haurrei eskainia. Jolaserako espazioa izango da, altzari konkretuekin jolasa eta biltzea bilatuz; bigarren gela haurren esperimentazioari eskainia. Espazio garbia, separatzaile bitartez zatitu ahal izango dena, espazio malgu eta neurrira egindakoan bilakatuz, momentuan momentuko beharretara moldatu ahal izateko; eta azkenik, hirugarren gunea, bulego eta behar administratiboei eskainia.

3.- Ikasketa eta ikerketarako gunea: bigarren solairuan egongo da. Bi areto handi izango ditu: lehena, isiltasunaren espazioa izango da, ikasketa eta kontsultarako, liburutegi klasikoen antzekoa, talde lanetarako gunea izango duena; eta bigarren bat ikerketa eta ikasketa ahalbidetuko duen sala moldagarria, konfigurazio ezberdinak onartuko dituena.

Eta azkenik, sotoan liburuak eta material ezberdinak gordetzeko espazio handi bat egongo da, auditorioa eta areto nagusiaren beharrak betetzeko. Era berean ere teilatu lau bat ere izanen du fabrikak, 100 pertsona kabitzeko modukoa aktibitate ezberdinak garatzeko.

Partaidetza-prozesuaren bigarren faseari ekingo zaio hurrengo asteetan

Ion Collar Kultura zinegotziak aipatu ditu partaidetza-prozesuaren ingurukoak. Kulturako Plan Estrategikoaren baitan, partaidetza prozesuaren plateamendua egin zuen Udalak lehendabiziko bilera batean. Datozen asteotan, bertan jasotako edukia jakinaraziko diete herritarrei.

Bertan ezarriko dituzte, baita ere, aipatu prozesuaren helburuak eta hurrengo urratsak.