San Markoko Gotorlekuaren taberna-jatetxe zerbitzua esleitzeko prozesua ireki dute

San Markoko Gotorlekuan dagoen taberna-jatetxeko zerbitzua kontratatzeko prozesua zabaldu du Errenteriako Udalak. Taberna-jatetxearen kudeaketaren esleipenari buruzko informazioa gaur argitaratu da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, eta iragarki horretan ikus daitezke xehetasun guztiak.

Bihartik hasita 15 eguneko epea izango dute interesatuek beharrezkoa duten informazioa biltzeko, eta eskaintzak egiteko. Eskaintzak, udaleko erregristro orokorrean aurkeztu behar dira.

Deialdiari lotutako oinarri teknikoak eta plegu administratiboak lotura honetan ikus daitezke.