Hitanoa erabiltzen ikasteko ikastaroa antolatu dute

Hitano ikastaroa antolatu du Errenteriako Udaleko Hizkuntza Politikarako departamenduak. Euskaraz hitz egin bai, baina beste urrats bat eman nahi duzula eta hika hitz egiten hasi? Hortxe aukera. Izena emateko epea zabalik dago jada. Martxoaren 16an hasiko da eta ekainaren 1ean bukatu. Interesatuta dagoenak udaletxean eman behar du izena.

20 orduko ikastaroa izango da, ostiraletan, 17:00-19:00 ordutegian. AEK arduratuko da ikastaroa eskaintzeaz. Izen-emateak 13 euroko kostua du.