Elkarbizitzarako Aniztasunean Aldeko Herri-aliantzaren manifestua arabierazko bertsioan dago

Errenteriako Udalak bultzatuta, aniztasunean oinarritutako elkarbizitzarako herri-aliantza lantzen ari dira herrian. Bernardo Atxagak horretarako espreski sorturiko manifestuaren arabierazko bertsioa, jada, webgunean eskuragarri dago.

Orain arte jatorrizko euskarazko bertsioaz gain, gaztelerara, frantsesera eta, azken honekin batera, arabierara itzuli da testua.

Izan ere, helburua baita herri honetan dauden hizkuntza anitzetara itzultzea Atxagaren testua, pixkanaka. Errenterian, egun gutxienez 50 hizkuntza daude bizirik. Ondorioz, asmoa da, testuak aipatzen dituen norbanakoen izen beste hizkuntzetara itzultzea lana.

Prozesuko fase honetan, testu horretara atxikitzeko gonbita egiten du Udalak, jada, 50 dira egin duten eragile eta norbanakoak. Hain zuzen, besteak beste, eragile edota norbanakoek hausnarketa saio desberdinetan ondorengo alorretatik adierazi zituzten erronkak: kirola, hezkuntza eta gaztedia, euskara eta kultura, aniztasuna, oinarrizko eskubideak eta berdintasuna.

Hona hemen berau egiteko webgunea: http://herribizia.errenteria.eus/aliantza-elkarbizitza/