Ainara Lasaren ‘Fotosintesia’ erakusketa lehendabizikoz Xenpelar Etxean

Kultura 2018-03-09 | 0

Ainara Lasa artistak bere azken erakusketa, Fotosintesia, aurkeztu du, lehendabizikoz, Xenpelar Etxean.

2013tik 2017ra egindako milaka argazkien lagin bat da, bilduma txiki bat, 40 argazkiz osatua eta sei ataletan banatua. Martxoaren 27ra arte izango da zabalik, astelehenetik larunbatera, 17:00etatik 20:00etara.

Lasak adierazi duenez, “gorputzetik eta paisaietatik abiatuz, ilusionismo ariketa baten bidez, errealitate berriak proposatzen dituen lana. Inguruari begiratuta, azkeneko urte hauetan eta bizi ditugun eta bizi gaituzten gatazkei lotuta, askotan sumatzen dudan noraez, kezka eta paralisiari, erantzun bat emateko beharraren bulkadatik sortutako lana” da.

Martxoaren 19an, gainera, artistak bisita gidatu elebiduna eskainiko du 18:30ean.

No comments yet.

Utzi erantzuna