Jatorri atzerritarra duten etxeko langile emakumeen aldarrikapen festa egingo dute igandean Merkatuzarren

Martxoaren 11n, igande honetan, jatorri atzerritarra duten etxeko langile diren emakumeen aldarrikapen festa egingo dute Errenteriako Merkatuzarren. SOS Arrazakeriako etxeko langileen kolektiboak antolatuta, sektore prekario horretan lan egiten duten bertako etxeko langileak, eta bereziki, atzerritarrak gonbidatu nahi dituzte festa horretara. Festa hau kasu askotan neurriz gaineko lan-baldintza eta bizitza sozialerako denbora urria duten emakumeen kolektibo honentzako topagune eta harremanak sustatzeko espazio gisa ahalbidetuko dute.

Son Kandela musika taldea izango da musika latindarrarekin eta herrialde desberdinetako janaria partekatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.

Festa Errenteriako Merkatuzarrean izango da arratsaldeko 15:30etatik 19:00etara eta etxeko langile etorkinek bizi duten isilpekotasunari aurre eginez, aldarrikapena egiteko gunea izango da. Euren bizipen eta iritzien azalpenak izango dira eta eztabaidarako espazioak sortuko dituzte.

Egun honetan, burutzen duten lanaren garrantzia, legediarekin bat datozen lan-baldintzak errespetatuak izateko eskubidea eta euren jatorriagatik diskriminatuak ez izatea aldarrikatzen duten pertsona oro biltzea nahi dute antolatzaileek.

Informazio gehiago: Gerardo Carrere 658 749 756