Idoia Fraile eta Iñigo Legorburu izan dira VIII. Mariasun Landa Sarien irabazleak

Julen Mendoza alkatea, Iñigo Legorburu eta Idoia Fraile irabazleekin, Mariasun Landarekin, eta historien protagonista diren Pilar Fraile eta Kontxi Ruizekin.

Idoia Fraile Ugalde eta Iñigo Legorburu Arregi izan dira VIII. Mariasun Landa Sarien irabazleak, Pilar Fraile Sarasolak eta Kontxi Ruiz Royok gerra garaian bizitakoak jasotzen dituzten idazlanekin. Errenteriako Udalak, Berdintasunerako Kontseiluaren babesarekin, zortzigarren aldiz antolatu dute lehiaketa hau.

Larunbatean izan zen sari ematea, eta idazlanen protagonistak, Pilar Fraile Sarasola eta Kontxi Ruiz Royo, bertan zirela egin zuten ekitalida udaletxeko pleno aretoan. Aurtengo edizioan, Gerra Zibila eta oroimen historikoa berreskuratzeko martxan jarri den ikerketarekin bat eginez, 1936-1945 garaia bizi izan zuten emakumeen esperientzietara mugatu dituzte aurkeztutako lanak. Hain zuzen, aipatutako bi emakumeek garai horretan bizi izan zutena jaso dute idazlanetan.

Emandako sariak hauek izan dira:

  • Emakumezkoen begirada, lanik onena Idoia Fraile Ugaldek jaso du: Pilar Fraile Sarasola: Leihotik erbesteari begira lanarekin.
  • Emakumezkoei begirada, lanik onena, berriz, Iñigo Legorburu Arregik eraman du: Kontxi Ruiz Royo: La guerra vista desde los ojos de una niña lanarekin.

Bakoitzak 450 euroko diru saria eraman du. Idazlanak 2018ko Oarso aldizkarian argitaratzeaz gain, datozen egunetan eskuragarri egongo dira, webgune honetan bertan, eta baita Oarsoaldeko Hitzan ere.

Mariasun Landa Sariak 2018

Flickr Album Gallery Powered By: Weblizar