‘Herri Txiki Diseinu Handi’ sormenezko lehen jardunaldiak egingo dituzte ostegunean Torrekuan

ADN | Kultura 2018-03-13 | 0

Habian! proiektuaren baitan Herri Txiki Diseinu Handi sormenezko lehen jardunaldiak antolatu dituzte martxoaren 15ean, ostegunean, 18:00etan Torrekua eraikinean.  Oarsoaldeak antolatuta, sormen arloko aditu, zaletu, sektoreko pertsona ekintzaile, erakunde eta bestelako pertsona interesdunentzako topaketa izango da. Lehenengo jardunaldi honetan Dejabu-ko Miren Alcalak eta Alex Iturralde argazkilariak parte hartuko dute.

Habian! proiektuak eskualdeak sormenaren sektorearen alde egindako apustua adierazten du; halaber, Errenteriaren eta Oarsoaldearen marka da sormenezko ekonomiaren eremuan. Sektorean bere lan estrategiaren barruan, jardunaldi hauek bultzatuko ditu. Helburua aro digitalean sormenaren lan baldintzak aztertu eta horiei buruz eztabaidatzea da. Era berean, konektatutako munduan balioa emateari buruzko modu berriak izango ditu aztergai. Sormenaren sektorean hainbat arazo eta erronka dago eta komenigarria da horiei buruz hitz egitea, baita eztabaida sortzea ere. Sormenaren sektorearekin zerikusia duten topaketak batzuetan zatirik estetiko eta politenean gelditzen dira eta argia eskatzen duten bestelako gaiak ez dituzte lantzen.

Oraindik plaza libreak daude

Lehenengo sormenezko jardunaldian eskualdeko bi pertsonak parte hartuko dute: Miren Alcalak Dejabu Papin Laborategikoak eta Errenteriako antzerki taldekoak, eta Alex Iturraldek, Trintxerpen bizi den argazkilariak. Aipatu pertsonek beren lanak erakutsiko dituzte eta, ondoren, elkarrizketatuak izango dira. Ildo horri eutsiz, eztabaidarako gunea sortuko da eta pertsona partaideek esperientziak eta hausnarketak trukatuko dituzte. Topaketa doakoa eta irekia da baina antolakuntza mailan kontuan hartzeko beharrezkoa da izena ematea martxoaren 14a baino lehen hurrengo telefonora deituta: 943 494 129; edo emailez: habianfabrika@oarsoaldea.eus. 18:00etatik 21:00etara izango da Torrekuan (Jautarkol plaza z/g, Errenteria).

Herri Txiki Diseinu Handi jardunaldiaren izenburua Buro Destruct Suitzako diseinu estudiotik itzulitako esaldian oinarritzen da, Oarsoaldearen nortasuna identifikatzen duen mezua jasotzen baitu: “Small City- Big Design, ez da beharrezkoa hiri handietan egotea gauza handiak egiteko eta, are gutxiago, gaur egun, interneten aro honetan”.

Oarsoaldea Garapen Agentziako lehendakariak, Jose Angel Sanchezek jakinarazi duenez, topaketa hau Oarsoaldea Garapen Agentziak antolatu du Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin eta Savanna diseinu eta ilustrazio enpresaren laguntzaz, egun Habian! Fabrika kreaktiboa proiektuko kide den sormen enpresaren laguntzaz.

Julen Mendoza, Errenteriako alkatearen hitzetan, “Habian! proiektuak Oarsoaldeko ekonomia eraldatu nahi du, sormenean eta lankidetzan oinarritutako eredu bihurtzeko. Jardunaldi honekin Habian! Fabrika kreaktiboan garatzen diren sormenezko ogibideak eta ekintzailetza ikusgai bihurtu nahi dira, sektoreari hurbildu eta beren potentzialtasunak nahiz beharrak identifikatzearekin batera. Sektorea sustatu nahi bada, bere eragileekin lankidetza estrategiak behar dira”.

No comments yet.

Utzi erantzuna