Inbertsio berriak eta birgaitze lanak egin dituzte kirol instalazioetan

Errenteriako Udaleko Kirolak sailak jakinarazi du, etengabe hobekuntzak egiteko lan-ildoari jarraituz, inbertsio batzuk egin dituela udal kirol instalazioetan kirol materiala erosi eta instalazioak birgaitzeko.

Hori horrela, Fanderiako Kirol Eremuko Futbol-7 Zelaiko eta Tenis Pistetako babes-sareak aldatu dituzte. Inbertsioa, gutxi gorabehera, 21.000.- eurokoa izan da.

Era berean, konpondu dituzte Fanderiako kanpoko igerilekuaren birzirkulaziorako hodi-sisteman zeuden ur isuriak. Horren kostua, guztira, 11.011.- eurokoa izan da. Igerileku hori udan soilik zabaltzen badute ere, esku-hartze horrekin konpondu dira igerilekuak egunero zituen ur isuriak, egunean 6.000 litrokoak izatera ere iritsi direnak.

Halaber, kirol instalazioen jasangarritasuna dela eta, sistema moderno bat instalatuko da, Galtzarabordako Kiroldegiko galdara gelan gas-kontsumoa erregulatuko duena.
Horrez gain, Beraungo erabilera anitzetarako udal kirol pistan pintatze-lanak egin dituzte eta konponketa-lanak estalkian. Gastua, guztira, 15.000.- eurokoa izan da.

Azkenik, azpimarratu beharra dago materiala erosi dutela Galtzarabordako kiroldegiko eta Fanderiako igerilekuko igeriketa eta aretoko ikastaroetarako. Guztira 9.900.- euroko inbertsioa egin dute gutxi gorabehera.

Inbertsio horiek eginda, Errenteriako Udalak zerbitzua etengabe hobetzeko konpromisoa berresten du eta baita herriaren kirolarekin duen konpromsioa ere.