Madalenetako txupinazo txikiak abestia izango du

Azken urtetan Errenteriako haurrek Madalenetako txupinazo txikirako kanta bat sortu nahi dutela proposatu izan dute Jai Batzordean.

Ideia horri helduta, abesti horren letra sortzeko deialdia egin dute Oarsoirriak ekimeneko lagunek. Martxoaren 23n izango da hori, ostiralez, arratsaldeko 17:30ean, Reina Aretoan (Xenpelar kale).

OarsoIrriak taldetik 6-12 urte bitarteko haurrak gonbidatu nahi dituzte dinamika honetan parte hartzera. Lanketa horretan, Aitor Albistur eta OarsoIrriak ekimeneko lagunak izango dira.