Errenteriako Energia-mahaia martxoaren 22an bilduko da

2017. urtean Energia Iraunkorrerako Ekintza Planaren (EIEP) erribisio dokumentua landu izan da, non ekintzen ezarpen mailaren azterketa orokorra egin den EIEP onartu zenetik 2016 urtera arte.  EIEP planaren helburua 2020. Urtean berotegi efektuko gasen (BEG) emisioak gutxienez %20a murriztea da.

Bestalde, 2018ko Europako Energia Iraunkorraren astea (European Sustainable Energy Week 2018) ekainaren 4tik 8ra izango da. Errenterian aurten ere energia aste bat antolatzeko asmoa dago, pasa den urtean, energiaren 1go astean egindako ahaleginei jarraipena emateko. Aste honen helburua gizartea sentsibilizatzea da, energiaren erabilera egokiaren aldeko kontzientzia izateko. Energi asterako norbaitek proposamen zehatz bat egitea nahi badu, aurrez bidaltzea eskatzen da, horrela, bilera egunean bilduko diren partehartzaileak horren berri izan dezaten.

Errenteriako Udalak herritarrei partehartzera animatu nahi ditu eta osteguneko bilerara bertaratzera gonbidatzen ditu.

EIEK errebisio dokumentua aurkezteko eta Energiaren astea antolatzeko Energia Mahaiaren bilera martxoaren 22an izango da, arratsaldeko 18:00tan, Udaletxeko lehen solairuko bilera gela handian.

Erribisio dokumentua ikusteko sakatu hemenErrenteriako_EIEP_jarraipena_20180312.pdf

Sakatu DeialdiaConvocatoria ikusteko