Ingurumeneko Aholku-kontseiluak (IAK) urteko lehenengo bilera ospatu du

Errenteriako Ingurumeneko Aholku Kontseiluak (IAK) 2018ko lehengo saioa izan zuen atzo, martxoak 20. Bertan, Jose Cruz Legorburuk (Ingurumeneko zinegotzi delegatua), Iñaki Azkaratek (Goi Mailako Ingurumen Teknikaria), Nikolas Bengoetxeak (Iraunkortasun Teknikaria) eta Ainhoa Galan (FCO2 enpresa) hainbat gairen inguruko informazioa helarazi zieten Kontseiluko kideei, besteak beste:

 

 

  • Errenteriako energía iraunkorrerako planaren eguneratzea eta jarraipena
  • Añarbeko Erreserba Eremuaren kanpoaldeko ertzean, mendi larreetarako eremua antolatzeko proposamena
  • Ingurumen saileko 2017. Urteko ekitaldiaren kudeaketa-memoriaren laburpena (Berri eman)
  • Errenteriako Iraunkortasunerako II. Ekintza-Plana 2018-2025 (Berri eman)

Informazio gehiagorako sakatu hemen