Atzerritartasun legearen inguruko informazioa eta aholkularitza eskaini saio ireki baten bidez datorren asteazkenean

Solidarioa 2018-03-22 | 0

Errenteriako Udalak antolaturik, nazioarteko arrazakeriaren eta xenofobiaren egunaren harira, atzerritartasun legearen inguruko informazio eta aholkularitza saio irekia egin zuten atzo, Xenpelar etxean. Eusko Jaurlaritzako Biltzen Integraziorako eta kulturen arteko Bizikidetzarako zerbitzuko abokatua den Mikel Mazkiaran izan zen; hau da, Aholku Sareko abokatua izango da, Atzerritartasunaren alorreko Euskal Zerbitzu Juridikoa.

Saioan oinarrizko informazioak eman zituzten atzerritartasun legearen inguruan, honen menpean dauden herritarrentzako praktikoak izango direnak. Besteak beste, txartelaren berritzeak, familia bilketaren inguruak edota bestelakoak jorratu zituzten. Horren amaieran, bertaratuek euren egoera zehatzaren inguruko galderak egiteko aukera eduki zuten. Gero eta ohikoagoa den moduan, saioak irauten duen bitartean, haurrentzat haurtzaindegi zerbitzua izan zen.

No comments yet.

Utzi erantzuna