‘Planetaren ordua’ larunbat honetan

Energia | Ingurumena | Jasangarritasuna 2018-03-23 | 0

Errenteriako Udalak aurten berriro ere Planetaren ordua ekimenarekin bat egiten du, hain zuzen ere duela hamahiru urtetik hona nazioarte mailan egiten ari den ekimenarekin. Mundu osoko pertsonek beren ahotsak elkartzen dituzte ingurumenaren aldeko defentsan. Horregatik, Planetaren ordua mobilizazio eta herritarren parte-hartzerako kanpaina handia bilakatu da.

Iaz, 2017an, 178 herrialdetako 7.000 hirik  itzali zituzten monumentu nagusi eta eraikin esanguratsuenetako argiak, era horretan mezu garbi bat igorriz: keinu sinbolikoek aldaketa handiak ekar ditzakete, urte osoan zehar konpromiso globala lortzen badugu.

Errenteria klima-aldaketari aurre eginez:

Halaber, gogoratu behar dugu Errenteriako Udalak 2015 urtean onartu zuela Energia Iraunkorrerako Ekintza Plana (EIEP),  eta bere garapenean, 2015 urtetik hona pausu garrantzitsuak eman dira: Errenteriako hainbat auzoetan luminariak LED teknologiara aldatzea (Beraun, Alaberga, kaputxinoak, Gune Historikoa eta Agustinak), guztira ia 1000 luminaria LED jarri dira (herriko argiteria publikoaren %20a ia) ,  Euskaltegia eta Helduen Hezkuntzako Ikastetxea berotzeko biomasako galdara bat jarri da, Fanderiako igerilekuko errenobazio-uraren beroa errekuperatzeko makina jarri da eta abar.Europar Batasunak sustatutako Alkateen Itunean atxikituta jarraitzeko, derrigorrezkoa da EIEP errebisatzea eta eguneratzea EIEPa onartu eta bi urtera. Hori dela eta, 2017 urtean zehar EIEPren errebisioa landu da. Aurtengo apirilean onartuko da EIEPren errebisio dokumentua, herritarren partaidetza izan ondoren.

2016 urtea arte, 27.121.042,61eurokoa izanda herri mailan, Negutegi Gasen Isuria murrizteko ekintzetan  egin den inbertsioa, herritarren esfortzua eta udaletxearena batuta. Aurrekontutako diru kantitate osotik, jadanik,%34a inbertitu da udalerrian. Bestalde, aipatu beharra dago, 2014 urteko negutegi gasen emisioa, 2007koarekiko %15 baxuagoa izan dela. Baina 2015 urtean, egoera ekonomikoaren ondorioz antza, kopuru hori %11ra pasa da. Emisioen gutxitze handiena hondakinen bilketaren ondorioz izan da, ekintza horregatik bakarrik, 50.584 tCO2 gutxiago isuri da.

Planetaren orduaren harira, Errenteriako Udalak Udaletxeko argiak itzaliko ditu eta gure herriko herritar guztiak gonbidatzen zaituzte norabide bereko keinua egin dezazuen. Horretaz gain, sare sozialak erabiltzea eskatzen dizue kanpainaren berri ahalik eta gehien zabaltzeko. Zenbat eta pertsona gehiago izan, orduan eta ozenago entzungo da gure ahotsa.

Ordu magiko baten inspirazioak balio dezala etorkizun iraunkor bat eraikitzeko.

Martxoaren 24an (larunbata), 20:30etik 21:30era itzali ezazu argia.

Pertsona guztiak gara irtenbidearen zati.

No comments yet.

Utzi erantzuna